Zarautz Beltzak Eibar ekipoko gazteak izan ziren lehenak zelaian. Partidako lehen zatian bilbotarrak ederki aritu ziren erasoan eta 5-14 aurreratu ziren. Bigarren zatian, borroka estua izan zuten bi taldeek. Nahiz eta beltzak gogoz jardun, entsegu eta Eric Duran herritarraren gauzatzearekin errenta gutxitzea besterik ez zuten lortu eta 12-14 amaitu zen lehia.
Bestelakoa izan zen 2. mailako taldeen emaitza. Lehen hogei minutuetan lehia borrokatua izan zen. Neurketa zazpina berdindua zihoazen arren, beltzek euren balio erakutsi eta 14-7 joan ziren atsedenaldira. Ostean, etxekoek ongi eutsi zituzten bilbotarren erasoak eta 26-12 irabazi zuten. Ikus galeriako irudiak.