Partida estua luzapenean erabaki zen eta donostiarren aldeko izan zen, 76-80.
Laurdenez laurden, borroka ederra izan zen Maialen Chourraut kiroldegiko kantxan markagailuan islatu zen. Partzialak 12-15, 24-16, 16-14 eta 18-25 izan ziren. Ondorioz, 70na amaitu zen arauzko denbora eta luzapena jokatu behar izan zuten.
Norgehiagoka osoko intentsitatea mantendu zuten bi taldeek azken minutuetan, baina Askatuak fin ibili zen jaurtiketetan eta pertsonaleko marran ere ez zuen hutsik egin. Ondorioz, Donostiako taldeak garaipena erdietsi zuen, 76-80.
Hirutik hiru
Gainerako talde federatuei dagokionez, Kadete Partaidetzako Ostadar Beltza izan zen bakarra aldeko emaitza eskuratu zuena; Bera Bera 81-33 irabazi zuen.
Urtarrilean hasi zuten fase berrian, A-5 multzoan ari dira lehian urdin-beltzak Ostadar Urdinarekin batera. Jokatutako hiru jardunaldietan nagusitasunez gainditu ditu bere hitzorduak Gaizka Urreizti eta Aimar Lopezek zuzentzen duten taldeak eta sailkapenean lehen postuan da.