Herriko igerilariak, markak eta gutxienekoak metatzen

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 27a

Hernaniko Sarian lehiatu ziren Buruntzaldea IKTko gazteak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Hilaren 17an, XXVII. Hernani Sarian lehiatu zen eta Buruntzaldea IKTko kide zein herriko igerilariek egin zuten igeri proban. Lehiaketa horretan parte hartzaileek 100 metroko edozein estiloetako proba batean eta 200 metro lau estilo proban egin behar zuten igeri eta serieak eta erreleboak modu mistoan antolatu ziren

Herriko igerilariek euren markak hautsi zituzten hainbat probatan:

  •  Amaiur Iparragirre (Buruntzaldea IKT): 100 m. libre , 01.04,34 eta 200 m. lau estilo, 02.46,62.
  • Lier Garmendia (Buruntzaldea IKT): 100 m. librean, 01.07,81, erreleboko 50 m. libreko pasean, 30,96, eta 200 m. lau estilo, 02.57,62.
  • Ane Meyer (Buruntzaldea IKT): 200 m. lau estilo, 03.05,16.
  • Ander Martinez (Buruntzaldea IKT): 100 m. bular, 01.25,42.
  • Aiala Erro (Buruntzaldea IKT): 100 m. libre, 01.19,69, proba horretako 50 m. pasean, 30,96, eta 200 m. lau estiloko 50 m. tximeletako pasea, 46,42.
  • Nille Becerra (Buruntzaldea IKT): 100 m. libre, 01.15,16.
  • Izaro Bautista (Buruntzaldea IKT): 100 m. bular, 01.45,41.
  • June Apeztegia (Buruntzaldea IKT): 100 m. bular, 01.39,00, 200 m. lau estilo, 03.31,41 eta 50 m. tximeletako pasean, 53,73.
  • Mayi Gorostegui (Fortuna KE): 100 m. bular, 01.32,44.
  • Ibon Elola (Fortuna KE): 200 m. lau estilo, 02.26,81.
  • Kimetz de la Cruz (Fortuna KE): 200 m. lau estilo, 02.30,97.

Buruntzaldea IKTko kideek txapelketa ezberdinetarako gutxienekoak ere lortu zituzten. Hala nola, Euskal Herriko lehiarako txartela eskuratu du Amaiur Iparragirrek 100 m. libre eta 200 m. lau estiloetan eta Gipuzkoako txapelketarako markak egin zituzten Ander Martinezek (100 m. bular) eta Lier Garmendiak (100 m. libre, 50 m. libre eta 200 m. lau estilo).

Neguko denboraldia amaitzear, lehia nagusiak besterik ez dira falta eta hilaren 31n eta otsailaren 1ean, herriko hainbat igerilarik infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketa lehiatuko dute Irunen.