Bi partidetatik bi irabazi eta taldeko lehen sailkatu da herriko ordezkaria. Horri esker, maila mantentzeaz gain, txapelketako azken fasea jokatuko du. Otsailaren 8ko asteburuan lehiatuko du final zortzirena eta Txosteko Flores gainditu beharko du aurrera egiteko.
Udaberrin ere ongi
Udaberri txapelketan ere fin ibili ziren Intzako ordezkariak. Kadete 1. mailako bikoteak izan ezik, gainerako guztiek garaipena erdietsi zuten.
Nagusien bigarren mailan, Gomazko palako bikoak 0-2 irabazi zion Azkia 2ri eta eskuz, 2-0 Hernani 3 bikoari. Kadete II. kategoriako kideek 0-2 gainditu zuten Tolosa. Lehen mailakoek, aldiz, ezin izan zuten LAPKE 1ekin, 0-2.