Saleta herritarra kide duen Iberians taldeak Europako Superkopa altxa du

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 27a

Iberians taldeko kideak, Saleta herritarra barne, Superkopako garaipena ospatzen. Arg.: Iberians Rugby.

Europako Superkopako finala jokatu da hilaren 24an Amsterdam-en (Herbehereak). Alex Saleta herritarrak kide duen Castilla y Leon Iberians taldeak Portugalgo Lusitanos izan zuen aurrez aurre. Espainiako ordezkaria hautagai sendoa zen titulua eskuratzeko eta ez zuen hutsik egin

Hasietarik indartsu atera zen Iberians erasoan entsegua eginez. Aurkaria zigor kolpe baten ostean markagailuan gerturatzean, defentsan sendo egin zuen lan talde gorriak aurkariak metroak irabazi ez zitzan. Horri esker, aldea ireki zuen bi entsegu eta zigor kolpe batekin eta 18-3 joan ziren atsedenaldira.

Errenta handitu eta aurkariaren erasoak gelditzeko lan egin behar izan zuten gorriek, bigarren zatian. Gogor aritu ziren portugaldarrak eta ongi baliatu zituzten Iberianseko kaleratzeak markagailuan gora egiteko. Esate baterako, Saleta herritarrak txartel horia ikusi eta minutu batzuetan zelaia utzi behar izan zuen. Hala ere, neurketa galtzeko arriskurik ez zuen izan Espainiako ordezkariak eta jokoa amaitzean, Superkopa altxa zuen.