Ostadar Ipar Martxako kideak, Leitzarango kanaletatik barrena

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 26a

Ostadar Ipar Martxako kideek Leitzaraneko kanaletatik barrena egin zuten ibilbidea. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek urtarrileko irteera egin zuten hilaren 24an. Eguraldia lagun, goiza pasa ederra egin zuten Leitzaran bailaratik. Andoainetik Otietara parkerako bidea egin zuten Lizarkolako kanaletik eta bertatik Bertxingo kanaleko bide zirkularraz gozatu zuten. Hamaiketakoa egin ostean, Andoainera itzuli eta Lasarte-Oriara autobusa hartu zuten