Zabaletako auzotar ugarik primerako larunbata igaro zuten. Aurrena, Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregira joan eta nekatu arte egin zuten irristaka; ondoren, indarrak berreskuratzeko, babarrun jana egin zuten auzo elkartearen egoitzan, Basotxo plazan. Iluntzera arte luzatu zuten neguko festa.