Upsala mendi elkarteak, Joëlette aulkia erosteko diru bilketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 26a

Upsala Senderimo Kirol Klubak azken hilabeteotan ibilbide inklusiboen proiektu bati ekin dio, non boluntarioek, elkarteek eta erakundeek elkarrekin lan egiten duten edonork mendiaz gozatu ahal izateko

Orain artean, ikusmen arazoak edo adimen urritasuna duten dituzten pertsonekin egin dute lan, baina mugikortasun murriztua duten pertsonen eskaerak izan dituzte euren ibilbideetan parte hartzeko, baina oraingoz ez dute horiei laguntzeko modurik.  Kirol elkarteko kideek azaldu dutenez, mugikortasun murriztua duten pertsonen mendiaz modu seguruan gozatzeko bereziki diseinatutako gailu bat behar da, Joëlette aulkia. 

Ondorioz klubaren helburua horietako tresna bat erostea da eta diru bilketa bat jarri dute martxan. Taldearen ustetan, "funtsezko urratsa izango da benetako inklusioan aurrera egiten jarraitzeko, parte hartzeko eta elkarbizitzarako aukera berriak eskaintzeko". Izan ere, naturak pertsona guztientzako espazio irisgarria izan behar duela nabarmentzen dute kirol elkarteko arduradunek.

Proiektuan lagundu edo parte hartu nahi duten herritarrek Upsala Senderismo Kirol Klubarekin harremanetan jar daitezke honako bideetatik: klubaren sare sozialak, webgunea edo 637 36 81 18 telefono zenbakia.

Bide batez, elkarteak bihotzez eskertzen du guztien inplikazioa eta sentikortasuna. "Zuen laguntzarekin, mendia ere gune inklusiboa izan daitekeela erakusten jarraituko dugu", jakinarazi dute.