Ikastetxe publikoen aurkezpen festa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 25a

Jardunaldi irekia antolatu dute Lasarte-Oriako ikastetxe publikoak, igande goizean. Oriarte institutoko patioan ipinita, datorren ikasturteari begirako zalantzak argitu dituzte. Horrez gain, euren hezkuntza eskaintza ezagutarazi diete bertaratutako familiei. Jolasteko tartea ere izan dute, eskulanak egiteko postuak izan baitira, baita jolasteko tramankuluak ere. 

Hona hemen herriko ikastetxeen aurrematrikulari buruzko informazioa: 

Sasoeta-Zumaburu Ikastetxea

  • Aurrematrikula: Otsailaren 2tik 13ra
  • Ate irekien jardunaldia: Urtarrilak 31, 11:00-13:00
  • Informazio bilera: Otsailak 3, 17:00
  • Informazio gehiago: 943 361 226

Garaikoetxea-Landaberri Ikastola

  • Aurrematrikula: Otsailaren 2tik 13ra
  • Ate irekien jardunaldia: Urtarrilak 27
  • Bilera informatiboa: Urtarrilak 28. Izen ematea ezinbestekoa da
  • Informazio gehiago: www.landaberri.eus / 943 370 662