Baratze ekologikoen zozketa egin eta emaitzen zerrenda argitaratu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 23a

Plazaola Landa Eremuko baratze ekologikoetako sailek badituzte jada jabeak, udal ordezkariek atzo (hilak 22) egindako zozketaren ondoren. 1etik 119ra zenbakitutako 77 bola atera zituzten, banan-banan. Lur zati horiek landu ahal izateko eskaerak egin dituzten herritarretako batzuk ekitaldira bertaratu ziren.