Lasarte-Oriako kirolariak pistan zein lokatzean lehian izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 22a

Aimar Sukuntza (aurrean) eta Jon Presa (gorriz), Muguerza krosean. Arg.: G.Sukunza.

Herriko kirolariak pistan edo krosean txapelketa eta lasterketa ezberdineta izan dira borrokan. Pistako ipuzkoako txapelketan, esate baterako, Atletico San Sebastian taldeko Nerea Eugik zilarrezko domina jantzi du; baina marka ugari ere ondu dituzte

Pistako Gipuzkoako absolutu zein 23 urtez azpiko txapelketak lehiatu dira azken asteetan Donostiako belodromoan. Herriko atletak ederki aritu dira eta dominaren bat jantzi dute.

Absolutu mailan Atletico San Sebastian taldeko Nerea Eugi herritarrak 200 m. lasterketan zilarrezko domina (24,97) jantzi zuen eta txapelketa berean, podiumetik maila batera geratu zen Ostadar SKTko Iraia Alkorta 60 metroko proban (07,86) eta astebete lehenago, 23 urtez azpikoan, Real Sociedad taldeko Alex Alkain herritarra laugarren (07,19) izan zen lasterketa motzean.

Horrez gain, Ostadarreko zein herriko kirolari gazteek hamaika marka ondu dituzte eta hilaren 24an eta 25ean, Euskadiko txapelketan ere dominak eta denborak hobetzeko aukera berria izango dute.

Lokatzetan lehian

Pistatik lokatzera jauzi eginez, krosean ere izan dira korrika herriko ordezkariak.

Elgoibarren Juan Muguerza nazioarteko krosa jokatu zen hilaren 18an eta maila handiko kirolarien aurka borrokatu ahal izan ziren Zumeatarra elkarteko Aimar Sukuntza eta Aloña Mendiko Joan Presa herritarrak. Ibilbidean zehar gertu izan ziren biak eta Presa izan zen bitatik lehena helmuga igarotzen (35.31); hamar segundora iritsi zen Sukuntza. 

Hilaren 11n, 25.53 marka egin zuen Sukuntzak Ortuellan (Bizkaia), Euskadiko kros txapelketan.