Beotibarren hasi zuten lehia Jon Pello Artetxek eta Haritza Diaz de Gereñuk osatutako nagusien 2. mailako bikoteak. Jokoaren erritmoa ezarri eta Tolosako bigarren bikoteak ezin izan zuen ezer egin; 3-10 eta 4-10 irabazi zuten.
Gomazko Palako Luken Carbayeda eta Jagoba Mendizabal bikoak ere garaipena erdietsi zuen txapelketako estreinako lehian. Zumaia izan zuten aurrez aurre Loidibarren frontoian eta bi jokoetan (10-2 eta 10-2) nagusi izan ziren.
Oiartzunen jokatu zuen lehen partida Intzako kadete 1. kategoriako bikoak. Oier Elola eta Oier Jauregi 3-10 eta 6-10 gailendu ziren.
Kadete 2. mailako kideek, aldiz, lehiaren alde txarra bizi izan zuten lehiaketako bigarren saioan. LAPKE 2ren aurka jokatu ziren Ekhi Maiz eta Arkaitz Lasa. Intzako kideak saiatu arren, ezin izan zuten lazkaotarren aurka; 3-10 eta 1-10.
Alebinak, indartsu
Errendimendu kategoriako gaztetxoek binakako bigarren jardunaldia izan zuten eta alebinek izan ezik, infantil mailako bikoek ez zuten zorterik izan. Emaitzak ondoko koadroan.
Alebinek lehia gogoz hasi dute eta Alde Zaharra 2ren aurka ederki lehiatu ziren Danel Beldarrain eta Alain Polvorosa garaipena erdietsiz.
Infantil 1. mailan, Behar Zanako bikoarekin neurtu zituzten indarrak Oier Jauregik eta Julen Sagastibeltzak. Ongi jardun arren, aurkariek eraman zuten neurketa.
Usurbilen, berriz, borroka estua izan zuten 3. mailako Iker Garcia eta Axular Ibarzabal bikoak Pagazpe 2rekin. Tanto batengatik galdu zuten lehia.
Emaitzak
|
|