Euskal gatazka armatuari buruzko ikerketa feministak bildu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 22a

Labetik atera berri du Bellaterra argitaletxeak 'Sin permiso. Estudios feministas sobre el conflicto vasco' bilduma, euskal gatazkaren gaineko ekarpen eta ikerketa feministak jasotzen dituena. Mari Luz Esteban, Olatz Dañobeitia eta Marta Luxan Serranok editatu dute eta egileetako bat da Maider Galardi Fernandez de Agirre lasarteoriatarra, beste autore batzuekin batera: Ane Arrastoa Villagran, Ibai Atutxa, Lorea Azpeitia Anta, Oihana Etxebarrieta Legrand, Onintza Odriozola Irizar, Eider Rodriguez Martin eta Arantza Santesteban Perez.

Lan horretan gatazkari buruzko kontakizun hegemonikoa eta emakumeak "konpartsa hutsak" izatera baztertu dituen diskurtsoak desegin dituzte egileek, genero ikuspegiak espazio eta posizio guztietan emakumeen etengabeko jarduna ikusarazteko duen garrantzia azpimarratzearekin batera. Helburu nagusia da historian zehar gatazkan ikusezin bihurtu diren errealitateak ikusaraztea.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldea (@afitikerketa)