Hilaren 16an, Palentzian (Gaztela eta Leon) jokatu zuen Alex Saleta herritarra kide duen taldeak Herbehereetako ordezkari Delta gainditu zuen neurketa berdinduan. Bigarren zatian sartu zen zelaira Saleta herritarra.
Bi aurkariak gogotsu atera ziren lehiara eta etxekoak izan ziren lehenak markagailua irekitzen (0-7). Deltak, ordea, ez zuen amore emango eta Iberinasek jokalari bat falta zuela baliatuz, 7-7 joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, Iberiansek berriro aurre hartu (12-7) arren, Deltak ongi erantzun eta berdinketa lortzeaz gain, minutuetara aurrea hartzea ere lortu zuen (12-19). Etxekoak neurketa orekatzea lortu zuten 19na eginda eta gutxira entsegua ere egin zuen markagailuan 24-19 jartzeko. Azken minutuak zirraragarriak izan ziren Deltak entsegu marrara gerturatu ziren eta Iberiansek ere aukera izan zuen errenta handitzeko. Baina azkenean etxekoek eskuratu zuten saria.
Finalean, Portugalgo Lusitanos izango du aurrez aurre Espainiako ordezkariak. Lehen faseko azken jardunaldian egin zuten topo bi taldeek eta orduan, Iberianesek 13-26 irabazi zuen.
Denetariko emaitzak
Gipuzkoako Sortzen proiektuko ordezkariei dagokionez, Ohorezko B mailako kideek Real Oviedo izan zuen aurkari eta beltzak nagusi izan ziren, 0-72. Jokin Beloki eta Joanes Arroyo Oviedon (Asturias) izan ziren borrokan; zoritxarrez Belokik min hartuta utzi behar izan zuen zelaia.
Gainerako taldeek lehia estuak eta emaitza ezberdinak izan zituzten.
Atsobakar kirol gunean, berdinketa eskuratu zuen Euskal Ligako I. mailako taldeak Atletico San Sebastianen aurka. Hamabostna tanto egin zituzten bi taldeek. Beltzez betetako zerrenda aurkeztu zuen Gipuzkoa Sortzenek eta horietako batek, Beñat Arozenak entsegua egin zuen.
18 urtez azpiko Zarautz Beltzak Eibar taldeak garaipeneko puntuak eskuratu zituen zigor kolpe bati esker; 23-22 garaitu zuen Gaztedi.
Logroñon, aldiz, 16 urtez azpiko kideek Riojaren aurka 19-17 galdu zuten; Eric Duran herritarrak gauzatze bat egin zuen.