Autokros, rally, lur rally, mendia... modalitate ezberdinetako gidariak bildu ziren Baztartxo antzokian. Aitor Manso herritarra Mendiko txapelketako bi podiumetan igo zen maila gorenera.
2025ko denboraldian izandako jardunarengatik Lasarte-Oriako gidariak 2. kategoriako eta 9. multzoko garaikurrak jaso ditu.
Gauzak ixteko
Martxoan hasiko da lehia berriro eta horri begira, zehaztapen gutxi eman ahal izan digu herriko gidariak.
Euskadiko lehiaz gain, Espainiako txapelketan ere lehiatu nahi du Mansok onartu digunez. Orain arte izan duen ibilgailua saldu du herritarrak, ordea eta Madrilgo talde batekin ari da negoziaketetan: "Espainiako txapelketako Madrilgo talde batekin eta kotxe berriarekin egiteko gogoak dauzkagu".
Oraindik ez dute ezer itxia, baina ekipoa eta autoa lortuz gero, Espainiako eta Euskadiko lehiaketetako bi jardunaldi data berean lehiatuko dira eta Espainiakoari lehentasuna emango liokeela onartu du gidariak: "Euskadiko txapelketan bi lasterketa gutxiago egingo genituzke eta Madrilgo beste lasterketak batzuetan ere parte hartuko genuke".
2025 urteko sailkapenak eta emaitzak
|
2. kategoria
9. Multzoa 1.- Aitor Manso |
- Andatzatik Aiara igoera: Sailkapen orokorra - 3º 9. maila - 1º - Gorla igoera: Sailkapen orokorra - 1º 9. maila - 1º - San Cosme igoera: Sailkapen orokorra - 2º 9. maila - 1º - Dimako igoera: Sailkapen orokorra - 2º 9. maila - 1º - Jaizkibel igoera: Sailkapen orokorra - 4º 9. maila - 1º - Urrakiko igoera: Sailkapen orokorra - 2º 9. maila - 1º |