Egun haizetsua izaten ari da gaurkoa eta horrela jarraituko du arratsaldeko seiak arte, Euskalmet agentziak aurreikusi duenez. Abisu horia eman du eta jakinarazi du haizeguneetan 100 kilometro orduko boladak egin ditzakeela; haizegune ez diren eremuetan, berriz, ufaden abiadura 60 eta 80 kilometro artekoa da.