Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa herriko eta inguruko emakumeen "topagune, parte hartze aktiborako eta ahalduntzerako gunea" dela nabarmendu dute udal ordezkariek. Iragarri duten programazioaren bidez, "lan jarraitua" bultzatu asmo du udalak, horren bitartez "berdintasuna sustatzeko, kontzientzia indibidual eta kolektiboa hartzeko eta gizarte bidezkoagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko".
Egindako eskaintza Jabetze Eskolaren inguruan egituratzen dela ere aipatu dute udal ordezkariek, eta hori zertarako sortu den ere ekarri dute gogora: "emakumeek berdintasunean parte hartzeko eta erabakitzeko dituzten eskubideak, autonomia eta gaitasuna indartzeko funtsezko tresna gisa". Halaber, nabarmendu dute ikastaroak "hainbat esparru" jorratzen dituztela, hala nola, ongizate emozionala, gorputz eta arte adierazpena, autozainketa, osasuna, komunikazioa, sormena eta parte hartze soziopolitikoa.
Eragin esparrua
Ekimenek "norbanakoaren esparrutik harago" doan eragina dutela ere mahaigaineratu dute ordezkari politikoek: "Genero arrakalak murrizten, diskriminazio egoerak prebenitzen eta gizarte eta komunitate bizitzako arlo guztietan berdintasunezkoagoak diren harremanak sustatzen laguntzen dute. Sareko lana eta esperientzien trukea, beraz, berdintasunean aurrera egiteko funtsezko elementu gisa finkatzen dira".
Eskainta zabala
"Askotariko adin eta errealitateetako emakumeei zuzendutakoa" da egin duten eskaintza. Hori "zabala eta anitza" dela ere ohartarazi dute, eta esan, doako zein ordainpeko ikastaroak izango direla oraingoan ere. Era berean, gogora ekarri dituzte aipatu zentroaren zerbitzu egonkorrak ere zeintzuk diren: sexu informazio eta aholkularitzarako bulegoa, adibidez.
Izen emate epea
Izen emate epea noiz hasi eta noiz bukatuko den ere azaldu du; otsailaren 2tik 6ra izango dute interesdunek horretarako aukera. Aurrez aurre (Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa) egin nahi dutenentzat ordutegi zehatz bat finkatu dute arduradunek. Otsailaren 2 eta 3an 09:30etik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara. Otsailaren 4, 5 eta 6an, berriz 09:30etik 17:00etara egin beharko dute. Sarean izena eman nahi dutenek, ordea, udalaren web atariaren bidez egin beharko dute. Horren guztiaren harira, ohartarazi dute ez dutela onartuko telefono bidezko izen ematerik. Horren arrazoia da ordainketa egiteko erabiltzaile bakoitzaren baimena (sinadura) behar dutela. Alta, izen ematea sarean egiten dutenek kobrantza egin ahal izateko kontu zenbakia jartzeko aukera izango dute, nahiz eta tramite hori aurrera eraman ahal izateko baimena sinatzera zentrora joan beharko duten.
Horren guztiaren harira, ohartarazi dute izen ematea eginagatik, ordainketak egiteko beharrezkoa den baimena sinatu gabe edukitzeak ez duela lekua gordetzea ahalbidetuko. Horiek mugatuak dira, eta hori hala izanik, inskripzioek leku kopurua gainditzen badute, parte hartzeak zozka bidez esleituko dituzte arduradunek. Zozketa otsailaren 9an egingo lukete, eguerdian.
Hori guztia esanda, ikastaroak otsailaren 23an hasiko direla jakinarazi du, eta ekainaren 19an amatuko.
Ikastaroen eskaintza
AHALDUNTZE ESKOLA
- Antzerkia
- Eguna eta ordutegia: Astelehena, 17:30etik 19:30era.
- Prezioa: 51,00 euro.
- Biodantza
- Eguna eta ordutegia: Asteazkena, 09:30etik 11:00etara.
- Prezioa: 38,25 euro.
- Ni-neu adierazten II: eskaerak eta mugak azaltzea
- Eguna eta ordutegia: Astelehena, 18:00etatik 19:30era.
- Geure burua babestea ongizatea izateko
- Eguna eta ordutegia: Osteguna, 17:00etatik 18:30era.
- Mugitu, adierazi eta ahaldundu
- Eguna eta ordutegia: Asteartea, 10:00etatik 12:00etara.
- Mindfulnes eta emozioen kudeaketa
- Eguna eta ordutegia: Astelehena, 15:00etatik 16:30era; 16:45etik 18:15era; eta, 18:30etik 20:00etara.
- Elkarrekin ikasten
- Eguna eta ordutegia: Asteartea, 16:00etatik 18:00etara.
- Nire emozioek hitz egingo balute
- Eguna eta ordutegia: Asteazkena, 16:00etatik 18:30era.
- Xilografia tailerra
- Eguna eta ordutegia: Asteartea, 10:00etatik 12:00etara.
- Ederki zahartzea: autozaintza aktiboa eta osasungarria
- Eguna eta ordutegia: Osteguna, 10:00etatik 12:00etara.
OHIKO IKASTAROAK
- Gorputza entzuten eta sentitzen ikasiz
- Eguna eta ordutegia: Astelehena, 10:00etatik 11:00etara.
- Yoga
- Eguna eta ordutegia:
- Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zenroa:
- Asteartea, 10:00etatik 11:30era.
- Manuel Lekuona Kultur Etxea
- Osteguna, 09:15etik 10:45era.
- Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zenroa:
- Prezioa: 38,25 euro.
- Eguna eta ordutegia:
- Batuka
- Eguna eta ordutegia: Osteguna, 11:15etik 12:00etara, edo 12:15etik 13:00etara.
- Eskulanak
- Eguna eta ordutegia: Osteguna, 10:30etik 12:30era.
- Prezioa: 51,00 euro.
- Hipopresiboak
- Eguna eta ordutegia:
- Asteartea, 17:30etik 18:30era.
- Osteguna, 16:15etik 17:15era.
- Prezioa: 44,55 euro.
- Eguna eta ordutegia:
- Tai Xia
- Eguna eta ordutegia: Asteazkena, 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara.
- Prezioa: 21,98 euro.
- Kantua
- Eguna eta ordutegia: Asteartea, 11:45etik 13:15era.
- Bitxiak
- Eguna eta ordutegia: Astelehena, 16:00etatik 18:00etara.
- Jantzi konponketak
- Eguna eta ordutegia: Astelehena, 16:00etatik 18:30era.
- Zaindu zure gorputza
- Eguna eta ordutegia: Ostirala, 10:00etatik 11:00etara.