Zurlanketa ikastaroan izena emateko epea ostiralean itxiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 19a

Zurmailu taldeko kideen iazko erakusketa.

Egurrarekin lan egiten ikasi eta artelan dotoreak egiten ikasi nahi duten herritarrek azken egunak dituzte Zurmailu taldearen aurtengo zurlanketa ikastaroan izena emateko. Talde horretako kide izan nahi dutenek Manuel Lekuona Kultur Etxeko 3. solairura joan beharko dute 10:00etatik 13:00etara; inskripzioak 186 euro balio dituela jakinarazi du udalak. Ikastaroa otsailaren 2an hasiko da eta azaroaren 23an bukatuko da.

Parte hartzaileek astelehenetan egingo dituzte ikastaroko saioak Michelin kirol guneko sarrerako 1. solairuan, 17:30etik 20:30era.