Lehia hasi baino lehen, Espainiako txapeldun izateagatik herritarrak Euskadiko talde kide Daniel Diazekin batera ohorezko itzulia egin zuen belodromoan zeuden ikusle eta lehiakideen txaloak jasoaz.
Kadete kategoriako txirrindulariek scracht, tenpo eta puntuazioa probei egin zieten aurre lehiaketako azken jardunaldian; juniorrak, aldiz, scracht, kanporaketa eta puntuazioa lehiatu zituzten.
Andoain Txirrindulari eskolako kide Martin gogotsu aritu zen lehian eta hiru saioetan garaile izan zen. Kadete mailako jardunaldiko irabazlea izateaz gain, sailkapen orokorreko lehen postua ere izenpetu zuen 273 punturekin; bigarren CAM Bordeaux taldeko Maxime Cazaillon izan zen (229 p.) eta hirugarren Irunez taldeko Daniel Diaz (216 p.).
Horrez gain, taldekide Luken Garmendia Cespedes herritarrak junior mailako B multzoko scracht proba irabazi zuen; sailkapen orokorrean, 28. amaitu du txapelketa (62 p.). Kadete B multzoan ere amaitu zen lehia eta Dario Gomez Blanco herritarra sailkapen orokorreko 23. izan da (88 p.).
Hilaren amaieran, hilaren 31n eta otsailaren 1ean, Gipuzkoako txapelketa lehiatuko dute guztiek.