Pablo Barriok jatorrizko lan bat eta bi itzulpen argitaratu ditu Booktegi argitaletxe digitalean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 19a

'Mieltxo, eltxo' izena du idazle lasarteoriatarrak ondu duen azken antzezlanak eta formatu digitalean irakurri eta deskarga dezakete herritarrek, Booktegi plataforma digitalean. Horrez gain, azken asteetan bi antzerkirako testu euskaratu ditu: Gonçalo M. Tavares portugaldarraren 'Gizona edo tontoa da edo emakumea da' ('O homem ou é tonto ou é mulher', jatorrizkoan) eta herrialde bereko Jose Saramago-ren 'Zer egin behar dut liburu honekin?' ('Que farei com este livro?', jatorrizkoan). Aipatu euskarri horren bidez lan horiek eta beste asko dohainik irakurri eta deskarga ditzakete erabiltzaileek.

Hauek dira arestian aipatutako hiru lan horiek Booktegin irakurri edota deskargatzeko estekak: