Bide luzea urratu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak azken zortzi urteetan, euren eskubideen eta baldintzen alde manifestazioak eta bestelako ekintzak aurrera eramaten hasi zirenetik. Orain arte lortutakoa ospatuko du Lasarte-Oriako talde eragileak Okendo plazan gaur, 19:00etan. Horrekin batera, euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17an deitu duen greba orokorrari atxikimendua adieraziko diote.