25. urteurrena antolatzen hasi da Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 17a

Urteurrena ospatzeko biltzen jarraituko dutela adierazi dute. Argazkia: Txintxarri

25 urte beteko ditu Kukukak, aurten. Antzerkia eta dantza herrian zehar zabalduta, hainbat pertsonen oroitzapen goxoen oinarri dira. Zabaletan hasi zen ekimena, eta berehala, Lasarte-Oriako ikur bihurtu zen. Hori guztia dela-eta, urteurren berezia ospatzeko bilera antolatu dute, larunbat eguerdian. Hilabetero ekitaldi txiki bat egin edo jai handia egin, ikasturte amaieran. Hamaika ideia izan dituzte eskolaren urtebetetzea biribiltzeko. Jakinarazi dutenez, bilera gehiago egingo dituzte, eta hurrena otsailean izango da.