'Está lloviendo y te quiero' liburua aurkeztu du Antonio Mercerok

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 17a

Leporaino bete zen Antonio Mercero gunea. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Antonio Mercero gunean aurkeztu zuen bere azken eleberria Antonio Mercerok. Aretoa txiki geratu zen. 

Está lloviendo y te quiero eleberria aurkeztu zuen Antonio Mercero idazle lasarteoriatarrak, aurreko ostegunean, Antonio Mercero gunean.

Ainara Elicechea Kultura zinegotziak hasi zuen saioa. Mercerok herriarekin duen lotura "hautsezina" azpimarratuta, egilearen aita zinegilea gogora ekarri zuen liburuak "bizitza partekatuari" eta "familiaren loturei" egiten baitio. Azken batean, harreman estua du Lasarte-Oriarekin Mercero familiak. Instituzioaren ostean, egileak Jesus Marcosekin solastatu zuen. Eleberriari buruz ari zela, bertako paisaia emozionalak zeharkatu zituen. 

Egilea kontentu agertu zen herritarren aldetik izandako harreraz gain, familiarentzako gune garrantzitsuan bildu zirelako. Saioarekin amaitzeko, liburua ale bana sinatu zien bertaratutako guztiei.