Herriko igeriketa taldeko kideen artean zortzi markak ondu zituzten eta Donostiako ekipoan dabiltzanek, aldiz, bi denbora hobetzea lortu zuten:
- Ane Meyer (Buruntzaldea IKT) : 800 m. libre, 11.44,94.
- Nille Becerra (Buruntzaldea IKT): 100 m. bular, 01.39,00.
- Izaro Bautista (Buruntzaldea IKT): 100 m. bular, 01.45,91 eta 50 m. tximeleta, 47,06.
- June Apeztegia (Buruntzaldea IKT): 100 m. bular, 01.49,82 eta 100 m. lau estilo, 01.39,54.
- Lier Garmendia (Buruntzaldea IKT): 200 m libre, 02.30,61 eta 50 m. tximeleta, 35,85.
- Ibon Elola (Fortuna CD): 50 m. libre, 25,90.
- Kimetz De la Cruz (Fortuna CD): 100 m. lau estilo, 01.14,08.
Eta Gipuzkoako Udako txapelketarako gutxieneko berriak ere poltsikoratu zituen Lier Garmendiak; 50 m. tximeleta eta 200 m. libreko probetan.
Buruntzaldea IKTko prestatzaileak pozarren daude kirolarien garapenarekin: "Igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari dira eta horren erakusle da askok hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu aritu dira denak".
Guztiek, hilaren 17an, izango dute hurrengo hitzordua, Hernani Saria.