Gipuzkoa Sortzeneko taldeek, aurpegia eta gurutzea Universitarioren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 14a

Gipuzkoa Sortzen proiektuko errugbi taldeak lehiara itzuli dira Gabonetako etenaren ostean, Ohorezko B Mailako zein Euskal Ligako Senior I. mailako ordezkariek aurkari bera izan zuten, Universitario de Bilbao Rugby. Neurketa lehiatuak izan ziren eta txaponaren bi aldeak bizi izan zituzten

Astiko zelaian, Zarautzen, neurtu zituzten indarrak Ohorezko B mailako taldeek. Metroak irabazteko borroka latza izan zen bi taldeen artean eta markagailuan izan zuen isla; 8-5 irabazi zuten beltzek.

Atsobakar kirol gunean jokatutako partidan, aldiz, bestelakoa izan zen emaitza. Berdindutako lehen zatiaren (6-10) ostean, bilbotarrek lan ederra egin zuten garaipena erdiesteko (11-29). Galeriako irudiak norgehiagoka horretakoak dira.

Selekzioak lehian

Horrez gain, Alex Saleta herritarra Espainiako Castilla y Leon Iberians taldearekin lanean egon da Europako Superkopako finalerdian prestatzen. Herbeheretako Deltaren aurka jokatuko dute hitzordu garrantzitsua, hilaren 16an, Palentzian (Gaztela eta Leon). 

Euskadik Erkidegoen arteko txapelketako jardunaldi berria izan zuen hilaren 10ean eta 11n, Madril izan zuen aurkari. 17 urtez azpiko nesken taldean zein 18 urtez azpikoan herritarrak izan ziren lehian: Aitana Lazcano eta Lander Zabala. Bi taldeak saiatu arren, ezin izan zuten aurkaria gainditu; Madril (20-5 eta 0-21) nagusi izan zen

Eta hilaren 13tik 15era, 18 urtez azpiko Espainiako selekzioa Atsobakar kirol gunea izan da lanean apirilean lehiatuko den euren mailako Sei nazioen jaialdia prestatzeko.