Ostadar Boleiboleko taldeek garaipena erdietsiz hasi dute urtea

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 14a

Ostadar Boleibola saileko taldeek primeran hasi dute urtea. Gabonetako etenaren ostean indartsu hasi dira Gipuzkoako txapelketako zein Euskal Ligako hitzorduetan; hirutik hiru neurketa irabazi zituzten

Jubenil mailako taldeak garaipena eskuratuz eman zion hasiera Gipuzkoako Txapelketari, Maialen Chourraut kiroldegian. 

Donostiako Aldapeta B taldea izan zuen aurrez aurre. Urdin-beltzek partidaren erritmoa ezarri eta jokaldiak ongi antolatuz hasieratik markagailuan aurreratu ziren; 3-0 (25-15, 25-20 eta 25-22) irabazi zuten. 

Euskal Ligako taldeek ere ez zuten huts egin; lehiaketako bigarren itzulian aldeko emaitza izan zuten euren hitzorduetan.

I. mailako taldea nagusi izan zen etxean;. Ongi jokatuz, Getxo Etorki 3-0 (25-18, 25-18 eta 25-22) garaitu zuen.

II. mailako ordezkariak ongi borrokatu behar izan zuten Navarro Villosladaren aurka garaipena erdiesteko. Urdin-beltzak lehen setean aurreratu (16-25) baziren ere, nafarrek ez zuten amore emango. Ongi borrokatuz, markagailua berdintzea lortu zuten bigarren jokoan (25-23) eta hirugarren zatian ere ederki lehiatu ziren bi taldeak; oraingoan Ostadarren aldeko izan zen (23-25). Azken  bereganatu zuen  (17-25).

Gainerako taldeak

Hiru talde hauetaz gain, hurrengo jardunaldian Kadete eta Infantil kategoriako taldeek Gipuzkoako lehiarekin bat egingo dute. Guztiek kanpoan hasiko dute lehia.

Zarautzen borrokatuko da Kadete Errendimendu taldea; Aidean Mitxelena ZKE A izango du aurkari. Maila bereko partaidetzako kideak, aldiz, Hondarribira bidaiatuko dira Harresi 3rekin indarrak neurtzeko.

Eta Infantil Partaidetza taldeak Irunen jokatuko du lehen neurketa Suge Trebeak 4ren aurka.