Historiaurreko abentura sutsuena

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 16a

Goi Pleistozenoan (duela 70.000 urte) girotutako film honetako protagonistak neandertal klan bateko kideak dira. Suaren bueltan bizi dira hominido talde batekoek erasotu eta sutzarra itzaltzen dieten arte. Horren aurrean erabat babesgabe, hiru ar gazte bidaliko dituzte su berri baten bila eta abenturaz abentura ibiliko dira hori lortzeko helburuarekin. Lortuko ote dute?

Okendo Zinema Taldeko kideek 40 urte betetzen dituzte aurten eta hori ospatzen hasteko emanaldi berezia egingo dute, duela lau hamarkada eman zuten pelikula berbera erakutsita kultur etxean: Jean Jacques Annaud zuzendariaren En busca del fuego film klasikoa. Emanaldia 20:00etan izango da kultur etxean eta sarrerek 6 euro balio dute.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Jean-Jacques Annaud. Gidoia: Gerard Brach. Argazkia: Claude Agostini. Ekoizleak: Belstar Productions, Cine Trail, Stephan Films, International Cinema Corporation. Herrialdea: Kanada (1981). Iraupena: 105 minutu. Generoa: Abenturak, historia. Aktoreak: Everett McGill, Rae Dawn Chong, Ron Perlman, Gary Schwartz, George Buza.