Euskadik lau partidari egingo die aurre eta Katalunia, Melilla, Balear Uharteak eta Extremadura izango ditu aurkari.
Gaur jokatu den lehen jardunaldian, Melillaren aurka jokatu dute dagoeneko 14 urtez azpiko jokalariek; oraindik ez dago emaitzarik eskuragarri. 12:15ean, 16 urtez azpiko ordezkarien txanda izango da.
Bihar Katalunia, ostiralean Extremadura eta igandean, hilaren 18an, Balear Uharteak izango ditu aurrez aurre.
Txapelketaren jarraipena egin daiteke hurrengo loturetan: 14 urtez azpiko txapelketa eta 16 urtez azpiko txapelketa.
Faseko garailea martxoan Andaluzian jokatuko den Final Four Arako sailkatuko da.