Hilaren 11n, Madison proban jantzi zuen urrezko domina herritarrak. Arestian aipatu Diaz izan zuen kide zazpi biko gainditu zituzten. Zortzi esprin egin zituzten eta hirugarrenean izan ezik, gainerakoetan lehen postuetan izan ziren 5 eta 3 puntu gehituz; azken itzulian ere ez zuten huts egin eta lehenengo izan ziren hamarrekoa batuta. Horri esker, 31 punturekin Espainiako txapeldun izan ziren Martin eta Diaz.
Egun bat lehenago, Omnium lehiaketan scratch, tenpo, kanporaketa eta puntuazio probari aurre egin zien Martinek. Saio bakoitzean egindako jardunari esker, 91 puntu batu eta sailkapen orokorrean, bosgarren postua eskuratu zuen herriko kirolariak.
Gipuzkoa sariaren bila
Martinek beste podium batera igotzeko aukera du hurrengo asteetan. Andoaingo Txirrindulari Eskolako herriko kideak Gipuzkoa Pista Sariko azken jardunaldia jokatuko dute Antonio Elorza Belodromoan hilaren 18an.
Pistako kirolariak Gabonetan ere ez dira geldirik egon. Abenduaren 20an eta 28an eta hil honetako 3an, txapelketako hiru saio izan zituzten eta maila eta egunaren arabera, omnium lehiaketako proba ezberdinak burutu zituzten.
Martin taldekide Dario Gomez Blancok lagunduta lehiatu ditu kadete mailako jardunaldiak; Luken Garmendia Cespedes juniorrak ez du parte hartu horietan
Lortutako puntuen arabera, azken eguna faltan, Martin bere kategoriako buru da; Gomez, 21. postuan da. Juniorretan, Garmendia 38. dago sailkapenean.
Eta bi asteren buruan, hilaren 31n eta otsailaren 1ean, Gipuzkoako txapelketa jokatuko da.