"Herritarrei zerbitzu erabilgarriak eta irisgarriak hurbiltzea" da Lasarte-Oriako Udalaren helburua eta horregatik bat egin du egitasmoarekin. Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak sustatu du, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) lankidetzarekin. Gipuzkoako lurraldean Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak koordinatzen du.
Hilaren 21eko saioa Informatikan trebatutako langileek emango dute eta honako gai hauek jorratuko dituzte bi ordutan: administrazio digitalak zer-nola funtzionatzen duen; akreditazio elektroniko motak; ziurtagiri digitalen erabilera praktikoa; herritarren eskura dauden zerbitzu digitalak; eta plataformetara sartzeko praktika errealak. Horrez gain, ikastarora bertaratzen direnei tailerrak iraun bitartean egin eta emango diete FNMTren ziurtagiri digitala.
Lasarte-Oriako Udalak azpimarratu egin du egitasmoaren balioa: "Eten digitala murriztu eta administrazio eraginkorrago baterantz aurrera egiteko modua da".