Olio pinturazko paisaiek dotoretu dute Jalgi

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 13a

Miguel Angel Felipe Torres margolariak teknika horrekin egindako koadro ugari jarri ditu ikusgai eta salgai Jalgi kafe antzokian, urtarril amaierara arte. Lasarte-Oria, Zubieta edota Donostiako paisaia ugari ikusiko dituzte esposizioa ikustera joaten direnek. Tabernaren ordutegia 10:00etatik 22:00etara artekoa da, asteartetik igandera.