Ver esta publicación en Instagram
Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolako partaideek jakinarazi dute 25 urte beteko dituztela 2026-2027 ikasturtean. Urtemuga berezi hori gogotik ospatu nahi dute eta hilabete batzuk lehenago hasiko dira prestaketa lanekin. Horren harira, iragarri dute bilera irekia egingo dutela larunbat honetan Antonio Mercero aretoan, 12:00etatik aurrera. "Gaur egungo nahiz lehengo ikasle, irakasle eta laguntzaile guztiak gonbidatuta zaudete", zehaztu dute.
Ver esta publicación en Instagram