Mende erdiko ibilbide musikala errepasatu zuen Jokin Goenaga Minerrek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 11

Lasarte-Oriako soinujoleak 50 urteko ibilbide musikala ospatu zuen larunbat iluntzean eskainitako kontzertu bereziarekin.

Atzo, urtarrilak 10, lasarteoriatarrek hitzordu berezia izan zuten, Manuel Lekuona kultur etxean, Jokin Goenaga Minerrek mende erdiko ibilbide musikala errepasatu baitzuen. Akordeoiaren bilakaera eta sonoritateak erakusteko helburuarekin, abesti herrikoi ezagunak eta bere konposizio propioak interpretatu zituen, bere bizitzan zehar lagun izan dituen doinuak gogora ekarriz. Ekitaldi hunkigarria izan zen, lagun eta senideen artean aritu zelako Goenaga.