Elkartzen jarraitzen dute 'Kriseilu' asanbladako kideek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 9a

Kriseilu Lasarteko Gazte Langileon Asanbladako kideak maiz biltzen dira. Argazkia: Txintxarri

Urteko lehenengo bilera irekia egin du Kriseilu Lasarteko Gazte Langileon Asanbladak. Aurrera begira egingo dituzten jardueren inguruan solastatzeko baliatu dute tartea. 

Aurreko abenduan aurkeztu zuten Kriseilu asanblada herriko hainbat gazteek. Helburu jakin bati jarraiki buru-belarri dihardute lanean, hots, Lasarte-Oria argiztatzeko asmoz, askatasuna helburu duten herriko eragileei eta praktika kulturalei zein politikoei espazioa emateko. Bi astean behin, asanblada irekia aurrera eramaten dute, non herritar orok parte har dezakeen. Bilgune hauetan, gai orokorren gainean hitz egiten dute; taldearen dinamikaz, antolakuntzaz eta ekintzez, besteak beste. Ostiral honetan, horrelako bilera aurrera eraman dute, gaztelekuan. Datorren hilabeteetan egingo dituzten jardueraz mintzatu dira. Irriketan agertu dira batutako hogei bat kideak, eta ideia asko partekatu dituzte. Dena dela, jakinarazi dute bertan kozinatutakoaren berri izateko, lasarteoriatarrek zertxobait itxaron beharko dutela.