Jakinarazi dute otsailaren 15a (igandea) izango dela Oporrak Bakean programaren aurtengo aldian izena emateko azken eguna. Hori egiteko bide hauek dituzte familiek: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa. Aipatu egitasmoaren bultzatzaileek sendiak animatu dituzte euren bizitokietako ateak haur sahararrei zabaltzera, bizi diren artean ahaztuko ez duten esperientzia izango delako.