50 urteko ibilbide musikala ospatzeko kontzertua eskainiko du Jokin Goenaga Minerrek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 10a

Jokin Goenaga Miner herritarra. Argazkia: Txintxarri

Emanaldia gaur izango da, Manuel Lekuona kultur etxean, arratsaldeko zazpietan. Sarrera doakoa da. 

Akordeoiarekin egindako 50 urteko ibilbide musikala ospatuko du Jokin Goenaga Minerrek, gaur eskainiko duen kontzertu berezian. Mende erdiko doinuak eta emozioak, bizitza osoan lagun izandakoak, soinujole arruta errepasatuko ditu, baita akordeoiaren bilakaera ere; orotariko sonoridadeak daudela erakusteko, besteak beste. 

Ibilbide musikal eta pertsonal honetan, errepertorioa zabala izango da. Izan ere, Joshepi fandangotik hasi eta Madness talde ospetsuaren One step beyond piezaraino; estilo, garai eta soinu asko entzungo dira, kultur etxeko auditorioan. Era berean, abesti ezagunak eta bere konposizio propioak interpretatuko ditu.