Euskal Herriko Mus Txapelketako saioa gaur Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 9a

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur, hilaren 9an, Xirimiri elkartean. 

Bikoteen izen ematea 21:00etatik 22:00etara izango da elkartean bertan eta 20 euro ordaindu behar dira parte hartzeko. Partidak lau erregetara, sei hamarreko eta hiru usteletarako jokatuko dira.

Irabazleek Gipuzkoako finala lehiatuko dute martxoaren 7an, Antzuolan. Hori gaindituz gero, Euskal Herriko lehia martxoaren 28an izango da, Amasa-Villabonan.

Lasarte-Oriakoak zehazteke dauden arren, txapelketako sari nagusiak, besteak beste, 3.000 euro eta lau lagunentzako nazioartera bidaia ditu barne.