Abisu horia iragarri dute, haizeagatik

Txintxarri Aldizkaria

Haize ufada bortitzek zuhaitzak eta bestelakoak bota ditzakeela ohartarazi dute.

Bihar goizaldeko seietatik gauerdira arte arretaz ibili beharko dute herritarrek, orduko 100 kilometro baino gehiagokoak izan daitezkeen haize boladak direla-eta. Hotza egingo duela ere iragarri dute eta elurra egin dezakeela 700-800 metroko kotetan.