Borobilean Elkarteko kideek 'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren egile Edurne San Martin eta Asier Ibaibarriaga gonbidatuko dituzte. Sindikalista izan eta baserritar bilakatutako Pello Rubioren lana jorratu dute ikus-entzunezko horretan: 1999an, Txillarre baserra gonbidatu zituen Herri Batasunako ordezkari Arnaldo Otegi eta PSE-EEko ordezkari Jesus Egiguren, otordua eman bitartean hizketan has zitezen. Hori oinarri hartuta, Euskal Herriko bake prozesuaz eta ezberdinen arteko elkarrizketen balioaz mintzatuko dira solasaldian parte hartzen dutenak.