'Txillarreko sukaldaria' dokumentala izango dute hizpide gaurko borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 8a

Joan den ikasturteko mahai inguruetako bat.

Borobilean Elkarteko kideek 'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren egile Edurne San Martin eta Asier Ibaibarriaga gonbidatuko dituzte Antonio Mercero aretora gaur, 19:00etan. Sindikalista izan eta baserritar bilakatutako Pello Rubioren lana jorratu dute ikus-entzunezko horretan: 1999an, Txillarre baserra gonbidatu zituen Herri Batasunako ordezkari Arnaldo Otegi eta PSE-EEko ordezkari Jesus Egiguren, otordua eman bitartean hizketan has zitezen. Hori oinarri hartuta, Euskal Herriko bake prozesuaz eta ezberdinen arteko elkarrizketen balioaz mintzatuko dira solasaldian parte hartzen dutenak.