Xirimiri elkartea: "Ez ditugu gisa honetako jarrera faxistak onartuko"

Txintxarri Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 7a

Elkartearen egoitza atariko pintaketetako bat. Argazkia: Xirimiri.

Xirimiri elkarteko kideek Aralar plazako egoitza atarian egindako pintaketak gaitzetsi dituzte: "Ez ditugu horrelako jarrera eta ekintza faxistak onartuko. Beti bezala, herritik eta herriarentzat jarraituko dugu lanean", nabarmendu dute. Abenduaren 29an ohartu ziren margoketa horietaz. 'Viva España' eta 'Cristo' esaldiak irakur daitezke horietan, baita gurutze katoliko bat ikusi ere.