Ezin da gehiago luzatu lelopean egingo dute larunbateko manifestazioa. 17:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, La Casilla kiroldegi kanpoaldetik. Egun osoko egitaraua antolatu du Sare Herritarrak:
- 11:30ean, Porrotx eta Zapotxin pailazoen emanaldia, Etxera gunean (Bilbiko plaza).
- 12:30ean, Naiz irratiaren emanaldi musikatua, Etxera gunean.
- 12:30ean, kalejirak, alde zaharrean barrena.
- 13:00etan, bertso saioa, balkoitik balkoira. Oihana Bartra eta Igor Elortza bertsolariekin. Txakur kalean.
- 13:00etan, Orkestra elektrotxaranga, Zamudioko atetik.
- 14:30ean, kantu bira Berakatz taldearekin, Barrenkaletik abiatuta.
- 17:00etan, manifestazio nazionala, La Casilla kiroldegi kanpoaldetik abiatuta.
