Gaurko ekimen esperotakoena aurrera eraman dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek arratsaldean, Oria auzotik abiatu eta Okendo plazan bukatuta: kabalgata. Ibilbidean barrena herritarren maitasuna eta berotasuna jaso dituzte; trukean, gozokiak eman dizkiete errepidearen bi aldeetan zain egon direnei. Enparantzara iritsi eta udaletxeko balkoira igo dira, opari materialak baino askoz garrantzitsuagoak direnak aldarrikatzera: norberaren inguruko pertsonak, hala nola senideak zein lagunak. Gaur hirurak zaindu dituzten bezala edo are hobeto zaintzeko eskatu diete.
urt 05 Gizartea