IX. SAN SILVESTRE LASARTE-ORIA

Urtea ongi amaitu dute, datorrena are hobeto hasteko

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 31

Goizean sortutako giroari jarraipen ederra eman diote arratsaldean, kirola egiteko arropa eta mozorro koloretsuak soinean uztartuta. Saito gimnasioko kideekin berotu eta gero, 5 kilometroko ibilbidea burutu dute 543 korrikalarik eta ipar martxalarik. Denak helmugaratu direnean kategoria bakoitzeko irabazleei, jantzi originalenekin parte hartu dutenei eta kirolari beteranoenari sariak eman dizkiete. Bestalde, Danok Kide elkarteari aitortza egin diote 1 zenbakidun dortsala entregatuta, eta Realeko jokalari Jon Martinek 31 zenbakidun (gaurko eguna bezala) kamiseta txuri-urdin bat oparitu dio zozketa irabazi duen Jaione Goenagari.