Herriko gabonetako txapelketan lehen faseko azken jardunaldi zirraragarriak geratzen dira; azken fasera nor iritsiko den erabakiko da.
Infantil zein alebin A multzoek dagoeneko badakite zeintzuk izango diren final erdietan jokatuko diren taldeak. Infantiletan neurketa guztiak irabaziz Txalburus sailkatu da lehen eta bigarren, aldiz, Futbol sin piernas izan da.
Alebinen mailan Okendo United taldeak ere jokatutako bi partidak garaituz aurrera egingo du lehian. Atzo norgehiagoka interesgarria izan zen Maialen Chourraut kiroldegian, bigarren sailkatua erabakitzeko. Okendotarrak eta Indarrak taldeek hurrengo faserako txartela izan zuten jokoan eta lehenk eraman zuten saria 5-3.
Gaur B multzoko parte hartzaileen txanda izango da. Infantil mailan Galacticos de Montepinar taldeak aukera handiak ditu finalerdietan egoteko; bi neurketa irabazi ditu eta partidarik eskuratu ez duen Gangsters du aurrez aurre. Eta bigarren postua lortzeko lehia interesgarria izango da Simios FC eta Okendo team artean.
Alebin kategorian, jardunaldi honetan atseden duen Euskal Sambak dagoeneko txartela eskuratu du partida bat irabazi eta bestea berdinduta. Gaur Ausartak eta Leo FC taldeen arteko lehian erabakiko da zein den bigarren sailkatua.
Gaur, 16:00etatik aurrera, Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko diren norgehiagokak honakoak dira:
- Alebin maila:
- Leo FC - Ausartak
- Infantil maila:
- Gangsters - Galacticos de Montepinar
- Simios FC - Okendo team
Neurketa horien ostean, urtarrilaren 2an finalerdietan izango diren ekipoak jakingo dira eta hori gandituta, hil horretako 3an finalen arratsaldea izango da.
Etxeko txapelketaz gain, infantil mailako taldea Bilbora egin zuen bidaia hilaren 27an. Bilboko Hiria II. torneoan parte hartu zuten eta multzoko lehian Jarrilleros, Kukuiaga eta Tafa izan zituen aurrez aurre. Gaztetxoek euren onena eman zuten.
Euskadirekin lanean
Era berean, hilaren 28an eta 29an, Euskadiko 14 eta 16 urtez azpiko selekzioarekin lanean eta lehian aritu dira Eguzki Areto Futbol taldeko zazpi jokalari: 14 urtez azpikoan, Jairo Fuciños, Aimar Garcia, Julen Mauleon eta Julen Murillo eta 16 urtez azpiko talden, Alex Corcuelo, Telmo Aranzadi eta Hugo Hernandez.
Zabalganan (Gasteiz) egin zen lehen saioan, entrenamenduaz gain, Ibaialde Salburuaren aurka jokatuko zuten bi taldeek.
