Patxi Etxeberria Zubiria hil da

Iñigo Gonzalez Sarobe 2025eko abenduaren 29a

Patxi Etxeberria Zubiria, 2017ko sanpedroetako bertso saioan abesten.

Oriotarra jaiotzez, urte askotan gure herrian bizi izan zen Patxi Etxeberria Zubiria bertsolaria. Azken plaza 2017an egin zuen San Pedro Jaietan. Eskerrik asko euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lan guztiagatik, Patxi. Lurrak goxo har zaitzala.

1959an hasi zen bertsogintzan, 29 urterekin. Hurrengo urteetan hiru aldiz iritsi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera eta Euskal Herriko batean ere aritu zen. 

Plazaz plaza aritzeaz gain makina bat urtetan parte hartu du Lasarte-Oriako Earra! bertso eskolan, berak bere garaian egin bezala bertsogintzan murgiltzen ziren gazteei laguntzeko. Bere ibilbideari buruz 2009an idatzi zuen Xabier Lasak Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon liburua. Urte berean omenaldia egin zioten Lasarte-Orian.

Jendaurreko azken saioa 86 urterekin eman zuen, San Pedro Jaietako bertso saioan. Hunkituta agurtu zituen ikus-entzuleak, guk modu berean gaur berari adio esan diogun bezalaxe. Eskerrik asko eta beti arte, Patxi.