Erabilitako materialak, kreatibitatea, zailtasuna, figurak, eta abar. Irizpide horiei jarraituta aukeratu dituzte epaileek aurtengo zortzi jaiotza onenak, hots, bi saritu kategoria bakoitzeko. Berrikuntza modura, irabazle bakoitzak marrazki batez osatutako diploma bana jaso zuen. Kurioski, Brancussi akademiako ikasleen lanak izan dira hautatukoen gehiengoa.
Sari banaketarekin hasi aurretik, parte hartzaileei eta kolaboratzaileei eskerrak emateko tartea egin zuten. Izan ere, gogora ekarri zuten aurtengo edizioa XXXII.a dela, eta horrek argi erakusten duela jaiotzen lehiaketa izan, badela dagoeneko Lasarte-Oriako gabonen tradizioetako bat.
Saridunak:
A kategoria. 6-9 urte
- Marco, Elían eta Edith.
- Iara.
B kategoria. 10-13 urte
- Keyla, June, Elene, Erick, Chloe, Alex eta Liher.
- Constanza, Clara, Diana, Marc, Jhonny, Uxuri, Ander, Alazne, Candela, Ekai, Leire eta Daniela.
C kategoria. 14-17 urte
- Sofia, Emily, Luana, Sofia, Nerea, Maria, Daiana eta Paula.
- Itxaso, Aroa eta Sofia.
D kategoria. 18 urtetik gora
- Jaione Goenaga.
- Sergio Revuelta.
Lehen edo bigarren suertatutako jaiotzak Muebles Azpeitia saltokiaren erakusleihoan ikusgai izango dira urtarrilaren 7ra arte. Gainerakoak, berriz, San Pedro parrokian izango dira.