Buruntza sorginduko dute Urtezahar egunean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 28a

Sorginen iazko igoera. Argazkia: Sorgin Jaiak.

Akelarre ederra egingo dute sorginek etzi, Buruntza mendiaren tontorrean eta inguruetan. Sorgin Jaietako kamisetak eta blusak jantzi eta 09:00etan abiatuko dira Zubipetik (Oriarte Larrekoetxe institutu pareko biribilgunea). Urtea modu eder horretan amaitu nahi duten guztiak animatu dituzte jardueran parte hartzera.