Gospel Soul Celebration taldeak kontzertua eskaini zuen, Manuel Lekuona Kultur Etxean, larunbat iluntzean. Joel Rhinök zuzenduta, gospelaren, bluesaren eta soularen kantutegi klasikoetatik zein garaikidetatik hartutako abestiak abestu zituzten. Armonia ederrak entzun ziren, eta doinu horien adituz, publikoa oso gustora izan zen.
abe 28, 11:50 Kultura