Saskibaloiaz eta lagunez gozatzeko jardunaldia izan da

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 27a

Ostadar SKTk 3x3 txapelketaren hamargarren aldia eraman du aurrera, larunbat honetan, Maialen Chorraut kiroldegian. 

Goizean, benjamin, alebin eta infantil kategorietako kirolariek jokatu dute. 8 minutuko neurketa politak izan dira, jokaldi ederrak eta tentuz eginiko paseak. Kirolari orok asko gozatu du. Eurek ez ezik, antolatzaileak ere irribarretsu izan dira. Txantxangorriak izeneko taldea izan da benjaminen arteko irabazlea, Izurdeak eta Enpoderatuak alebinetan infantiletan eta kadeteetan; hurrenez hurren. Elkarren aurkako norgehiagokez gain, hiruko saskiraketen txapelketa ere egin dute. Lehia horretan, Marak irabazi du bost saskiratzekin. Gainerako partaideek dominak eta antolatzaileek emandako jakiak jaso dituzte. 

Arratsaldean, seniorrak eta juniorrak aritu dira. Biziki neurtu dira. Azkenean, seniorren artean, Harritxu taldeak irabazi du, eta El trio calavera izan da juniorren arteko onena. Goizekoek egindakoaren antzera, hiruko saskiraketen harira ere lehiatu dira, eta Anek irabazi du 10 saskiratzekin.